2025-12-17 17:01

150.000 sinaduratik gora jaso zuen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak gutxieneko pentsioa osagarritu dadin eskatzeko. Milaka dira egungo Lanbidearteko Gutxieneko soldataren azpitik kokatzen diren pentsioekin bizi behar diren herritarrak. Askoz gehiago Madriletik ezarritakoa baino, bertako errealitatearen araberakoa izango balitz. Genero arrakala are larriagoa da pentsiodunen eremuan, 1000 euro azpitik jasotzen duten hiru pentsiodunetik bi, emakumeak dira.

Justiziazkoa eta arrazoizkoa den aldarrikapena eraman zuten pentsiodunek legebiltzarrera Herri Ekimen Legegile bidez. Baina Gutxieneko soldataren HEL-rekin ondoren egin bezala, jarrera guztiz inposatzailea eta antidemokratikoarekin erantzun zuten bai EAJ eta baita PSE-k ere. Eztabaida bera ukatu zuten.

Atzo, martxoaren 17rako GREBA OROKORRERAKO deialdia iragarri genuen gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuok. 1500 eurotako gutxieneko soldataren alde.Soldatak hemen erabaki eta aberastasuna modu justuagoan banatzeko. Eta bide horretan, bat egiten dugu EHPM-ak egiten dituen aldarrikapenekin. Gutxieneko soldata eta gutxieneko pentsioa hobetu eta hemen erabakitzeko borroka bat eta bakarra delako.

Sindikatuok, bihar Gasteizen Pentsiodunek abiaraziko duten itxialdian ere izango gara, baita abenduaren 18an Legebiltzar aurrean amaituko den manifestazioan. Patronalak eta Gobernuek entzungo gaituzte. Jarrera aldatu beharko dute. Gutxieneko soldata eta pentsioaren aldeko borroka irabaziko dugu.

 

 

 

 

Euskal Herrian, 2025eko abenduaren 16an.

 

 

 

The post ELA, LAB, STEILAS, ETXALDE ETA HIRUk bat egiten dute pentsiodunen aldarrikapenen justuekin eta abenduaren 18ko mobilizazioa babesten dute. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.