STEILAS sindikatuko LGTBIQ+ lantaldeak antolatuta, eta Eihera Kooperatibaren eskutik, formakuntza-saioa jaso dugu sindikatuko liberatu eta hainbat afiliatuk maiatzaren 27an Gasteizen. Kattalin Miner eta Iñigo Etxezarretak bideratu dute saioa. Goizeko lehenengo partean, paradigma aldaketaren inguruan aritu gara, errealitatea, ikasleak, irakasleak, erronkak… etengabe aldatzen direla aipatu baitugu. Hainbat galdera planteatu ditugu ere: zer da hezkidetza lantzea? LGTBIQ+ irakasleak armairutik ateratzea eta erreferentzialtasuna lantzea ondo dago, baina besteek zer egingo dute?
Horrez gain, genero eraikuntza landu dugu. Nola eraikitzen da? Nola ikasten eta gorpuzten da? Nola bihurtzen da identitarioa? Performatibitateaz eta errepikapenaz aritu gara, baita sozialitzatzeko eta munduarekin harremantzeko dugun moduaz ere. Bide horretatik heldu gara saria/zigorra sistema aztertzera, zer saritzen eta zer zigortzen da feminitate eta maskulinitatean?
Goizeko bigarren partean, eskolan planteatu daitezkeen arazoez eta horiek gainditzeko erabili daitezkeen neurriez hitz egin eta tarte bat utzi dugu galderak eta zalantzak partekatzeko.
The post Eihera Kooperatibaren eskutik, formakuntza-saioa jaso dugu: heteroarauaren aurrean gorputza jartzen appeared first on Steilas.