2024-05-06 17:10

STEILAS sindikatuak bat egiten du egunotan Hego Euskal Herriko Unibertsitate Publikoetan deitu diren kanpaldiekin salatzeko Israelgo Estatua Palestinako herriaren kontra burutzen ari den sarraskia eta genozidioa. 

Mundu osoko Unibertsitateetan mobilizazio eredugarriak hedatzen ari dira palestinarren kontrako Israelen oldarraldia eta biolentzia salatzeko. Steilasek bere sostengua erakutsi nahi die bai haiei baita Euskal Herrian ere gure ikasleak burutzen ari diren ekimen eta aldarriei.

Israelekin harreman oro eten eta hango Unibertsitate, instituzo eta enpresei boikota egitera ere deitzen ditugu Euskal Herriko Unibertsitateak eta erakundeak. Israel Palestinako herriaren, eskolen, Unibertsitateen eta ospitaleen kontra etengabeko erasoan ari da eta Nazio Batuen eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren aginduei muzin egin eta laguntza eta elkartasun erakundeen lana ere oztopatzen ari da inongo zigor eta eragozpenik gabe. 

Honen guztiaren aurrean STEILASek dei egiten du egunotan deituko diren mobilizazioetan parte hartu eta Israelgo estatuari eta harekin lotura duen inongo enpresa eta instituziori boikot aktiboa egitera.

Erasoa gelditu!!  Palestinarekin elkartasuna! Palestina aurrera!

The post EHUtik ere, Palestinarekin elkartasuna! appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.