Maiatzean sinatutako akordioko eduki guztien ezarpena adostutako baldintzetan aplikatu ez direla salatzeaz gain, akatsen zuzenketarako inposatutako metodologia desegokia aldatzeko eskatu diogu gaurko mahian Hezkuntza Sailari.
Berriro ere, eraginkortasunik gabeko mahai batean izan gara. STEILASetik eskatu duguna hurrengoa izan da: negoziazio prozesu gardena, benetakoa eta eraginkorra, hezkuntza komunitatearen beharrak erdigunean jarriko dituena. Hauek dira gaurko mahaian landutako edukiak:
Aurreakordioaren akatsen zuzenketa eta moldaketak
2025eko maiatzaren 9ko akordioari dagokionez, STEILASetik akatsak identifikatu eta zuzentzen aritu gara. Hala ere, Hezkuntza Sailak ezarritako metodologia desegokia dela eta, ez gara adostasunetara heldu. Berriro ere, metodologian aldaketa bat exijitu dugu.
Adinagatik 1/3 murrizketen akatsak konpentsatzeko irtenbidea bitartekoentzat
2025-2026 ikasturtean interinoen adinagatiko irakastorduen 1/3aren murrizketa eskubidea atzeratu da bi hilabetez. Eskubide urraketa honen aurrean, langile hauek ahalik eta lasterren konpentsazio bat jasotzeko eskubidea defendatu dugu. 65 urterekin eman behar den irakastordu erdiaren murrizketa behar den egunean disfrutatzeko arazoak lehenbailehen konpondu behar direla ere aldarrikatu da mahaian.
Ordezkoen araudiko III. Eranskinaren aldaketa
Gehien bat Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketako espezialitate batzuetan dagoen irakasle falta dela eta, hau arautzen duen III. Eranskina moldatzeaz aritu gara. Eskoletan irakasleak bermatze aldera, ikasgai batzuetan irakasteko ikasketa betekizunak aldatzeko proposamen zehatzak egin ditugu, egoera hau konpontzeak ezinbesteko garrantzia dauka.
Hezkuntza Sailari maiatzean sinatutako akatsen zuzenketari ganoraz eusteko eta jasotako edukiak adostutako baldintzetan aplikatzeko exijitzen diogu.
The post Azaroak 19: Hezkuntza Sailak funts nahikorik gabeko mahaiak deitzen jarraitzen du appeared first on Steilas.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.