2022ko Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) harira —enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua—, hainbat hezitzailek plaza lortu duzue, beste batzuek ez, eta zenbait kasutan, lanpostua galdu duzue. Egoera anitz horiek kontuan hartuta, afiliatu guztiei zuzentzen gatzaizkizue, zuen egoera administratiboa zehaztu eta beharrezko dokumentazioa jasotzea helburu.
Jasotako informazioaren eta dokumentazioaren arabera, zerbitzu juridikoak kasu bakoitza aztertuko du, eta dagokion erreklamazioa aurkeztuko du: izan kalte-ordaina eskatzeko, izan kaleratze bat salatzeko. Ondorengo egoera hauetako batean bazaude, mesedez, adierazi zein den eta bidali eskatzen dugun dokumentazioa ahalik eta lasterren.
Zein egoeratan zaude? Hautatu dagokizun aukera:
1. Meritu-lehiaketaren bidez plaza lortu duzu eta aurretik mugagabe ez finko izaera zenuen.
2. Meritu-lehiaketaren bidez plaza lortu duzu, baina lehen zenuen bakantea galdu duzu.
3. Meritu-lehiaketan ez duzu plaza lortu eta, gainera, mugagabe ez finko izaera galdu duzu.
4. Meritu-lehiaketan ez duzu plaza lortu, eta lehen zenuen bakantea ere galdu duzu; orain ordezko gisa zaude.
5. Meritu-lehiaketan ez duzu plaza lortu, baina zure egungo bakantea mantendu duzu.
6. Ez duzu LEP prozesuan parte hartu, baina hala ere zure bakantea galdu duzu.
Bakantea galdu baduzu, bakante horretan 3 urte baino gehiago egon izana adierazi.
Bakantea hartu aurretik zein motatako kontratuak izan dituzun (cos, eta abar) ere zehaztu.
Egoera hauetako batean bazaude, jarraian zerrendatuta dagoen dokumentazioa lehenbailehen helaraztea eskatzen dizugu:
● Lan-bizitzaren eguneratutako ziurtagiria.
● Lan-kontratuen kopiak.
● Zerbitzu-orriaren eguneratzea.
● Azken hiru nominen kopiak (ekaina, uztaila, abuztua).*
*Hau momentuz ezin izango duzunez bidali,irailean bertan eskatuko dizugu.
Dokumentazioa helbide hauetara bidali beharko duzu: biz_naiara@steilas.eus eta gip_rebeka@steilas.eus
Dokumentazio hau funtsezkoa da egoera bakoitza banaka aztertzeko, zuen eskubideak babesteko eta beharrezko neurriak hartzeko. Gure zerbitzu juridikoek egoera guztiak aztertuko dituzte, bideragarri diren prozesuak abiarazteko.
Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.
The post 2025eko uztailaren 4a: finkotasunaren ondoriozko kalteak appeared first on Steilas.