2025-05-14 12:27

Datorren ikasturterako beharren aurreikuspena

Pasa den abenduan sinatu genuen Hitzarmen berriaren ondorioz, pozgarria den 300 lanpostu inguruko igoera bat izatea lortu badugu ere, baliabideak esleitzeko irizpideak negoziatzeko beharra adierazi genion sailari.

Gogoan izan behar dugu, 300 lanpostu inguruko igoera hau ez dela sektoreko kolektibo guztietan eman. Okupazio Terapeuten, Fisioterapeuten, Zeinu Hizkuntzako Interpreteen eta Gizarte Langileen kolektiboetan azken urteotan nahiz eta ikasleen igoera nabaria izan den, lanpostu igoeran ez da horrelakorik islatu eta atzo, beste behin gure ardura helarazi genion sailari.
Gaiari behar bezala heldu ahal izateko eta kolektibo hauek pairatzen ari diren egoerari aurre egin ahal izateko, egutegi zehatz bat eskatu genien, ekarpenak egin ahal izateko.

Meritu lehiaketa

Sailak, aurrez aipatu izan digun moduan, meritu lehiaketan finkatu diren langileen kontratu sinaketa maiatzaren amaieran burutu nahi du. Honen arira, aldi baterako ezintasunean dauden langileek kontraturik ezin izango dute sinatu, baina bai esleipenean parte hartu. Ondoren, behin alta medikoa hartzen dutenean, meritu lehiaketako azterketa medikua egin eta kontratuak sinatuko dituzte.

Bileran aipatu zigutenez, kontratu sinaketa fisikoki gauzatuko da.

Meritu lehiaketan lanpostua lortu, baina uko egin dutenen ordezkoei aste honetan deituko omen zaie, mediku azterketa egiteko eta dokumentazioa igotzeko.

Ikastetxeen esleipena

Maiatzaren 15ean dago aurreikusita ebazpena, gida eta parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda argitaratzea, beraz, zehaztasun gehiago helaraziko dizkizugu.

LAL

Aurten ez omen da lekualdatze lehiaketarik gauzatuko. Bai aldiz, esan zigutenaren arabera, ZHI kolektiboan.

The post 2025eko maiatzaren 12a: mahai parekidea appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.