2025-06-11 08:08

IKASTETXEETARA ATXIKIPENA

Gai honen inguruan azken hilabeteetan izan dugun bigarren bilera izan zen atzokoa eta berriro ere saila iñongo proposamenik gabe bertaratu zen. Garbitasunez esan ziguten datu bakarra 2026/2027 ikasturterako gauzatu nahi dutela izan zen.

Atxikimendua aldatzea ez da huskeria, aldaketa nabarmenak ekarriko ditu eta uste dugu horrelako gai bat sakonki eta fundamentuz landu behar dela. Irizpideak ezarri, kasuistikak kontenplatu, etorkizunean egon daitezken aldaketak aurreikusi…

Gaia ezin da alde bakarrez landu eta negoziaketa bidez izan behar da, beraz beste bilera bat izatea exijitu genion sailari.

III. ERANSKINA (Ordezkoean araudia)

Sailaren asmoa datorren astean araudia siñatzea da. Urte hasieratik ibili gara dokumentuari ekarpenak egiten eta momentu honetan esan dezakegu, STEILASetik egindako eta ordezkoentzat onuragarriak izango diren ekarpen gehienak kontuan izan dituztela.

Aipamen berezia egin nahi dugu, araudi horren baitan, zerrendetan hizkuntza-eskakizunik gabe dauden ordezkogaiek bost urteko epea izango dutela hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko; epe horretan egiaztatzen ez badute, zerrendetatik kanporatuak izango dira. Guretzako eskaera hau aintzat hartzea oso garrantzitsua izan da, euskal hezkuntza sistemarentzako beharrezkoa baita.

Ezin dugu ahaztu ere, berriro ere komunikazio bitartekarien zerrenda bereizia sortzea eskatu dugula. Oraingoz ez da egingo, baina gaia mahai gainean dago, eta horren inguruan hitz egiteko konpromisoa adierazi dute.

MERITU LEHIAKETA

Kontratuen siñaduraren inguruan, berriro ere galdetu ondoren, txanda eskatzeko galdetegi bat sortuko dutela aipatu ziguten. Hala ere, zehaztapen gehiagorik ez ziguten eman.

LAN HITZARMENA

Abenduan sinatu genuen lan hitzarmenak Funtzio Publikoaren oniritzia jaso duen arren, kontraesan bat medio, atzo, lan hitzarmenaren 29. artikuluaren erredakzioa aldatzeko akordio bat siñatu genuen. Edoskitze metatua arautzen duen artikulua da, hain zuzen ere. Formazko aldaketa bat da eta beraz, metatutako lanegun kopuruak berdin mantenduko dira.

AURREIKUSPENAK

Sailak oraindik ez dizkigu Okupazio Terapeuten eta Fisioterapeuten aurreikuspenen datuak helarazi. Momentuz, ez dakigu eskatutako baliabideen gehikuntza emango den hala ez. Eskaerak gure aldetik ezezik kolektiboetatik zuzenean ere jaso dituzte, baina ez dugu erantzunik.

Gipuzkoako Berritzegune batzuetan Hezkuntza Laguntzako Espezialiten lanpostuen igoera ezaren inguruan berriro ere galdetu genuen. Aurrez izan genuen bilera batean berrikusiko zutela esan baziguten ere, atzokoan ez ziguten iñongo azalpenik eman. Ezta ZHIen Lekualdatze Lehiaketaren inguruko zehaztapenik ere.

IKASTURTE HASIERAKO ESLEIPENA (COCU)

Aurrez aipatu genizun moduan, aurtengo ikasturte hasierako ikastetxeen esleipenean (COCU) lanpostu guztiek ez dute bakante izaera izango eta batzuk lan-metaketa moduan eskainiko dira. Uztailean argitaratuko den beharren zerrendan zehaztuko da lanpostu bakoitzaren izaera. Hau da, bakantea den, lan-metaketa, urte sabatikoa, liberazio sindikala…

Lan-metaketa (10 hilabeteko kontratua) bat hartzeak suposatuko duen kaltea kontuan izanda , STEILAStik uda kobratu eta puntuatzea eskatu genuen eta datorren astean gai honen inguruan proposamen bat lantzekotan geratu gara.

ERRELEBO KONTRATUA

Gai honen inguruan hitz egiteko, ekainaren 17an mahai orokorra biltzekoa da eta espero dugu ondoren informazio zehatzagoa izatea. Bitartean, ekainaren 11ra arte errelebo kontratua hartzeko baldintzak betetzen dituzuen langile guztiak Hezigune aplikatiboan sartu eta eskaera egiteko asmoa azaldu behar duzue, sailak jakin dezan zenbat langilek eskatu nahi duten, informazio bilketa hutsa baita oraingoz.

IRAKASLEEN GAZTEBERRITZE PLANA

Irakasle funtzionarioek siñatutako akordioan jasotzen den gazteberritze plana (adinagatik lanaldia murrizteko eta orduak metatzeko aukera izatea) lan-legepeko irakasleei aplikatzeko zehaztapenen inguruan ere aritu gara, momentuz ez dugu informazio gehiago.

XEDAPEN GEHIAGARRIA

Berme klausulari esker irakasle funtzionarioek siñatutako lan hitzarmenean jasotzen diren lizentzi eta baimenen onuren inguruan ere galdetu genuen, zuzenean aplikatuko zaizkigun edo lan hitzarmenean redakzioa aldatuko duten. Ez digute erantzun zehatzik eman.
Jakin xedapen honek hainbat hobekuntza ekarriko lituzkeela lan-legepekoen sektorerako:
• 44. Artikulua,- 12 urtetik beherako seme-alabei kontsulta medikoetara laguntzeko baimena. Ez da denbora hori berreskuratu beharko.
• 45. artikulua. – Haurra jaio aurreko azterketetara edo informazio- eta prestakuntza-saioetara joateko baimena, eta adopzio- edo harrera-kasuetan nahitaezko txostenak egitekoa. Bikotekidearentzat ere emango da baimena.
• 46. artikulua.- Hautapenezko karguari dagozkion eginkizunak betetzeko baimena. Lanaldi arrunta bosten bat murriztuz gero, osotasunean ordainduko da.
• …

The post 2025eko ekainaren 4a: mahai negoziatzailea appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.