2020-12-14 10:47

BAT aldizkariko urteko hirugarren zenbakiak euskarak hedabideetan duen presentziaren azterketa hartu du gai monografikotzat. Zenbakiaren oinarria EHUko 2020ko Uda Ikastaroen barnean Euskal Herriko Unibertsitateko Behategiak antolatutako Euskarazko komunikazioa 2020KO hamarkadako hedabideetan bildutako ezagutza da, orain Bat Soziolinguistika Aldizkariarekin elkar lanean zenbaki monografiko honetan bildu dena. Ikastaro horren helburu nagusia ez zen soilik zenbait adituren irakaspenak entzutea baizik eta solasaldietan oinarrituta euskarazko komunikazioari buruzko gogoeta partekatua egitea.

Bertan irakur daitezkeen artikuluak honakoak dira:

  • Josu Amezaga. Euskarazko komunikazioa lau hamarkada eta gero: irakurketa kritikoa
  • Igor Astibia. Herri ekimeneko euskal hedabideak aurrera begira. Gogoeta baten lehen pausoak
  • Libe Mimenza, Bea Narbaiza, Edorta Arana. Koronabirus pandemia eta online portaeren aldaketak (euskal) ekosistema mediatikoan
  • Enric Marín i Otto. Iraultza digitala eta ikus-entzunezko egungo zerbitzu publikoa: hizkuntza eta subiranotasun kulturala. Katalan eta euskal kasuak
  • Leire Palacios, Lorea Arakistain. Komunikazioa eremu digitalean: daukaguna eta datorrena
  • Elixabete Garmendia .Komunikazioa inkomunikazio bihurtzen denean

GUREAN ATALA

  • Gartzen Garaio: Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Komunikazio proiektu bat izatetik, komunitate proiektu integral batera jauzi. Metamorfosi baten kronika

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea