2023-03-17 21:09

Martxoak 24 

19:00etan

Indautxu Enparantza

<M> Indautxu

Bilbao * Bizkaia

 

Unión Anarcocomunista, Salhaketa Bizkaia, Sare Antifaxista, Borrokan, La Kelo Gaztetxea, CGT-LKN y CNT 

 

Martxoaren 24ean, Alfredo Cospito italiar anarkistak gose greban 155 betetzen dituen egunean, Milanoko Espetxe Zaintzarako Epaitegiak zigorra Chiara haren arrebaren etxean atxilo betetzeko eskariak erabaki behar du. Egun horretan, Bilbon, anarkistak, antifaxistak, iraultzaileak eta solidarioak berriz ere Alfredo-ri elkartasuna adierazteko kalera irtengo gara, otsailaren 15ean eta 17an eta martxoaren 4ean egin genuen bezela. 

Oraingo honetan Euskal Herri osoko zein inguruko lurraldetako anai-arrebei gurekin Bilbon bat egitera deitzen diegu. Alfredoren zein Anna Beniaminoren berehalako askapena eskatzeko eta 41bisa, espainiar FIES eta Régimen Cerrado-a edota Frantzisko HQS bezelako atxilotze eta isolamendu erregimenak eta legedi bereziak (lege antiterroristak, Mozal Legea, Atzerritartasun legeak…) indargabetzea aldarrikatzeko! Al fianco di Alfredo e di chi lotta! Alfredo Askatu!

 

 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea