2022-12-18 14:52

Bertsolari txapelketa nagusia #BTN22 Iruñea/Pamplona
Maialen Lujanbio


Abando metroko atea
zabaldu eta haizea
ta haizearekin batera
halako tipo klasea
sartu zaigu muskuluz ta
tatuaje fatxaz asea
hautatu du ate ondoan
mendekati geratzea
ta zu jeiki egin zara
ni jeiki naizen antzea
suertatu da beste denek
gonbite hau onartzea
tipoak bere burua
eroso ez topatzea
eta hala lortu dugu
bagoietik botatzea.

Isilkako protesta bat
dakete edukatzea
arrisku den gizonari
sarrera bat ukatzea
iseka zoria nahasi
ta guk bi hitz trukatzea
aski izan da ez zen behar
guk malkoak xukatzea
ze jende eskuindar horrek
maite baitu juzkatzea
gu bezain beste bezalakoak
normala ez gustatzea
nahi baitute egi bakar
ta goren bat sustatzea
burua hautsi baino nahiago 
besterena puskatzea.

Behingoan alderantzira
gertatu da gauza, hara,
jende xeheak indarra
tipo sendoak ikara
bizi espazioa zer den
argi behar baita laga
konplizea bagoi hontan
gu guztion begirada
bestelakorik horrela
pasatu ez dedin jada
behin izanagatik eman
behar digu berriz bulkada
zuk ta biok bereziki
irria irrietara
gure poltsa ortzadadunez
poz-pozik atera gara
 

 

sareantifaxista.blogspot.com/2022/12/faxistak-kanpora.html 

 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea