2023-05-22 11:37

La Haine informazio-desobedientzia proiektuaren kide denei eta, bereziki, martitzen honetan Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu duten lankideari elkartasuna adierazteko agiria izenpetu dute kontrainformazio-komunikabide ugarik.

 

Kepa Ugarte Martiarena / Euskarazko kazetaria / Euskal Herria

Kazetariari "terrorismoa goratzea" leporatzen diote, 2021eko abenduan Alde Zaharreko bizilagunek Iñaki Etxeberriari espetxetik ateratzean egindako harreraren bideo bat argitaratzeagatik.

Komunikabideek berenak egin dituzte La Haine-ko Argitalpen-batzordea-ren hitzak: "Auzitegi Nazionalak abiarazitako prozesua erregimenaren aurkako ideia politikoak zigortzea da, ideia antifaxistak zigortzea; azken batean, zigor eta abisu gisa baliioko duen prozesua abiaraztea, gu makurtarazteko asmoz".

Ildo horretan, Informaziorako Eskubidearen eta Komunikazio Askatasunaren defentsa aldarrikatu dute. "Horregatik, astearte honetan, maiatzaren 23an, Auzitegi Nazionalaren aurrean, guztiok izango gara La Haine, ahots bakarra, egiarena", amaitu dutenez.

Kontrainformazioa jorratzen duten hainbat hedabidek izenpetutakoa adierazpena:

Komunikazio Askatasunaren eta Informazio Eskubidearen aurkako eraso berria

LaHaine.org-eko lankideei elkartasuna adierazteko

La Haine informazio-desobedientzia proiektuko lankide bat deklaratzera deitu dute Auzitegi Nazionalean maiatzaren 23an, terrorismoa goratzea egotzita.

Ustezko delitua da sare sozial batean Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek Iñaki Etxeberriari espetxetik ateratzean egindako harreraren bideo bat argitaratzea, 2021eko abenduan. Bideoarekin batera testu labur bat dago: "Dozenaka lagunek Iñaki Etxeberria 'Mortadelo'-ri ongi etorria eman diote, Iruñeko Alde Zaharrean; 25 urteko zigorraren ondoren aske geratu da euskal preso politiko hori".

La Haine-ko lankideen argitalpenak gertatzen ari den zerbait baino ez du erakusten, hau da, gertaerak eta informazioa denbora errealean. Non dago delitua honen informazioa ematerako orduan? Gustukoa izan daiteke edo ez, baina ez da kondenagarria, iritzia emateko modukoa baino ez da.

Kontrainformazioa praktikatzen dugun hedabide alternatiboek, batzuetan ondo eginez eta besteetan hanka sartuz,, espainiar estatuan Adierazpen Askatasunaren oinarri den hari mehean bizi dugu egunerokotasuna. Eguneroko disidentzia praktikatzen dugu boterearen gezurrak, egia oso bihurtzeaz arduratzen diren eta analfabetismo funtzionala ereiten duten komunikabide handien aurrean.

Gure egiten ditugu La Haine-ko Argitalpen-batzordea-ren hitzak: "Auzitegi Nazionalak abiarazitako prozesua erregimenaren aurkako ideia politikoak zigortzea da, ideia antifaxistak zigortzea; azken batean, zigor eta abisu gisa baliioko duen prozesua abiaraztea, gu makurtarazteko asmoz".

Disidentziak informazio-bide alternatiboekin lotzen gaitu; horrek ez du esan nahi ildo editorial berdinak ditugunik, ezta helburu edo planteamendu berdinak ditugunik ere. Askotarikoak gara, desberdinak eta bereziki bakarrak, eta horrela jarraitu nahi dugu.

Baina bada pitzadurarik gabe batzen gaituen zerbait: Informaziorako Eskubidearen eta Komunikazio Askatasunaren defentsa. Horregatik, astearte honetan, maiatzaren 23an, Auzitegi Nazionalaren aurrean, guztiok izango gara La Haine, ahots bakarra, egiarena.

Komunikatu bateratua sinatzen dugu: 

 

Kaos en la Red – LoQueSomos – El Otro País – Nueva Revolución – Insurgente – 

Sare Antifaxista –Canarias Semanal – JOTABEpress – Spanish Revolution – 

Contrainformación – Poder Popular – Briega –

 

https://sareantifaxista.blogspot.com/2023/05/la-haine-nuevamente-en-el-punto-de-mira.html 

https://sareantifaxista.blogspot.com/2023/05/edurne-correa-la-haine-dirudienez.html 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea