2023-01-03 08:34

Ana Tere Barrueta faxismoaren biktima 

Ez ahaztu ezta barkatu ere 


2023/01/08 
13:00etan 
Herriko Enparantza, 1 
Loiu / Txorierri / Bizkaia 

https://sareantifaxista.blogspot.com/2023/01/luchamos-por-la-unidad-de-espana-ana.html

 

Data: 1980/01/09.
Adina: 19 urte.
Non jaioa: Loiu (Bizkaia).
Seme-alabak: Seme-alabarik gabe.
Lanbidea, kargua, beste batzuk: Idazkaritzako ikasketak. Adingabeak zaintzen zituen, Algortan, eta gauez euskara hobetzeko ikasten ari zen, Sondikan.
Egiletza: Grupos Armados Españoles (GAE).
Lekua: Gorpua bere etxetik ehun bat metrotara agertu zen, Loiun.
Prozedura: Tratu txarrak eta indarkeria jasan zituen, eta erail egin zuten. Gorpua erdi biluzik
agertu zen, kamiseta batekin baino ez; gorputzaren goiko aldea estaltzen zion. Kraneoa suntsituta zeukan, beso bat apurtuta eta objektu zorrotz baten bidez eginiko zuriak (Punto y Hora: 16).
Datu gehiago: Ana Ereño, Asamblea de Mujeres de Bizkaia-koa eta sortu zen Ikerketa Batzordekoa eta salaketako artikulu baten egilea, bere etxean aurkitu zuten, urtarrilaren 23an, ateari
indarrez eragin gabe, eta erregistratu egin zuten: altzariak iraulita, ohea deseginda, armairu hutsak... Horman zera margotu zuten: “Marxista. Txerria. Bortxatu egingo zaitugu”, Fuerza Nueva
siglen ondoan (1980/01/25eko El País). San Adriango Batxilergoko Institutuko ikasle bat, Deustun, kolpatu egin zuten, buruan, “inkontrolatu batzuek”, eta egotzi egin zioten protesten geldiuneetan parte hartu zuela. Urte bereko maiatzaren 8an, BVEk antzeko egoeretan erail zuten beste neska gazte bat Donostian: María José Bravo. 

 

 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea