2021-06-02 09:02

2021eko ekainaren 8an, 9an eta 17an ekintzailetza sozial eta eraldatzaileri buruzko jardunaldiak egingo dira Bilbon dagoen Ekonopolo espazioan

Olatukoop eta REAS Euskadik antolatuak, ekonomia soziala lantzen duten beste eragileekin batera, ondorengo egitarau duten jardunaldiak aurrera eramango dira:

*EKAINAK 8 â€' HASIERA ETA TRANTSIZIOA (11:00 â€' 13:00)
Lan-saioa ideia berriak garatzeko ESE ikuspuntutik, ColaBoraBoraren eskutik

*EKAINAK 9 â€' EREDU BERRIAK (18:00 â€' 20:00)
Gure bizitza modu kooperatiboan antolatu
REAS Euskadiko Zaloa Perezek moderatuta eta Ametxe Koop.-eko Rubén Mendez, Aiaraldea Ekintza Faktoria eta Errotik Kooperatibaren partaidetzarekin.

*EKAINAK 17 â€' SAREAK EHUNTZEN (18:30 â€' 20:00)
KoopFabrika Bilbo 2020ko proiektuak eta Ekonopoloko eragileak

Saioetako bi â€' Ekainaren 8 eta 17koa â€' aliantzak eta jada dugun ekosistema ehuntzeko dira, ESSaren sektorean dauden beharrak eta aukerak identifikatuz. Aurrez aurre egingo dira, Ekonopoloko espazioan.

Ekainaren 9ko saioa bizitza modu kooperatiboan antolatzeko eredu berrietan interesa duten pertsona guztientzat zabalik dago. Kooperatibismo-erakunde desberdinak ezagutuko ditugu, eguneroko bizitzaren autogestioa sustatzen dutenak. Herri-ekimenak eta autoenplegu-proiektuak izango ditugu, eredu berri horien erronkei, zailtasunei eta potentzialtasunei heltzeko.

Modu presentzialean zein birtualean egingo da. Aurrez aurre etorri nahi baduzu, eman izena hemen, eta online jarraitu nahi baduzu, sartu hemen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Saretzen