2020-12-11 12:04

Marta Camachoren artikulua

Aurreko barikuan, azaroak 20, Zesar Martinez EHUko irakaslea eta Parte Hartuz-eko kidea entzuteko eta berengandik ikastekoa aukera izan genuen. Saioaren helburuak garbi utzi zituen hasieratik, lehenengoa herri hezkuntza eta ikerketa-ekintza ezagutzea eta berain nondik-norako nagusiak lantzea eta bestea lankidetzaren arloan jakintza teknikoaren papera gogoetatzea herri hezkuntzaren ikuspegitik.

Hasteko herri hezkuntza eta ikerketa-ekintza zertan datzan azaldu zigun ordubete hartan hitz egingo zuenari buruz testuinguruan jartzeko. Hauek gizarte zientzietan sortu diren prozesu askatzaileak dira, non auto-konfiantza eta ahalduntze pertsonala zein kolektiboak eraikitzen diren, emantzipazioaren aldeko kontzientzia politikoa eta antolakuntza eta loturak sortuz. Modu honetan, jendartearen bilakaera gidatzen duen botere-dialektikan sektore gutxiagotuak eta zapalduak indartzeko prozesuak erraztuko dira.

Aurreko taulatik hiru teknika ezberdinak (Teknika kuantitatiboa, teknika kualitatiboa eta parte hartze teknika) landu eta ulertu ostean, ikerketa ekintza baten jarraitu beharreko pausuak (ekintza-gogoeta-ekintza) zeintzuk diren azaldu zizkigun adibide praktiko baten bidez. Urdaibai aldeko eskola batean kokatu gintuen, eskola honetako gurasoak haien umeen elikaduragatik larrituta daude, hauek elikadura ekologiko, km0 eta osasuntsu bat nahi dutelako seme-alabentzako. Gurasoek jarraitu beharko pausuak hurrengoak dira:

  1. Proiektuaren asmoa definitu:
    1. Zergatia: kezka partekatuak.
    2. Zertarako: lortu nahi den hobekuntza.
    3. Norentzat: Pertsonak eta sektoreak.
    4. Nortzuk: Prozesuan parte hartzeko konpromisoa hartzen dutenak.
  1. Informazioa biltzea eta partekatzea. Elkarrekin informazioa aztertzea, eztabaidatuz eta akordioetara helduz.
    1. Nolakoa da haurren elikaduraren egoera ikastetxea?
    2. Bildutako informazioa aztertzea eta eztabaidatzea
    3. Eztabaidaren diagnostikoa eta ondorioak ateratzea.
  1. Diagnostikoa jakinda, sustatu edo indartu beharreko ekimenak definitzea.
    1. Zer egin dezakegu? Hausnarketa-,negoziazio- eta akordio-prozesua.
    2. Konpromisoak, baliabideak.
    3. Ekintza kolektiborako oinarriak zehaztea.
  1. Adostutako ekimenak abian jartzea.
    1. Prozesua jendaurrean aurkeztea.
    2. Ekintza abiaraztea.

Adibide honekin lehenengo helburua betetzat jo genuen eta galdera bat planteatu zigun: Zer iradoki dizu ikerketa-ekintzaren proposamenak ? eta onen inguruan debatitzen aritu ginen.

Lehenengo helburuarekin bukatzerako berandu egin zitzaigun eta bigarrena ezin izan genuen landu, pena handia. Hemendik, Zesarri eskertzea bere bariku arratsaldeko denbora tarte hau eskaintzearren eta berari entzutea plazer handia izan dela esatea, besterik gabe, eskerrik asko Zesar.

La entrada Hezkuntza-popularra eta ikerketa ekintza aparece primero en ISF Euskadi.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Mugarik Gabeko Ingenieritza (MGI) garapenerako elkarlanean aritzen den gobernuz kanpoko erakunde (GKE) bat da. Teknologia giza garapenaren eskura jarriz, gizarte zuzen eta solidarioago bat eraikitzeko helburua du. MGI anitza da, ez du erlijiorik ezta alderdi politikorik ere. Erakundea, bazkide edota bolondres gisa aritzen diren gizon-emakumeek osatzen dute.