2024-02-23 10:18
Esaera zaharrak dioen bezala, izena badu, bada. Hala bada, goazen ozen esatera: gurean ere, soldata arrakala egon badago. Edo beste modu batera esanda: gaur egun, gizonen soldatak emakumeenak baino handiagoak dira. EAEn, esaterako, soldata arrakala %22 ingurukoa da. Eta sinesgaitza badirudi ere, legezkoa da. Nola da posible? Bada, oinarri politikoa, kulturala eta ideologikoa duen auzi horri erantzun teknikoa eman nahian jarraitzen dugulako, errora jo gabe. Izan ere, soldata arrakala ez da fenomeno naturala, enpleguaren eta zaintzaren banaketa sexualaren ondorioa baizik.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.