2021-04-21 08:56
Apirilaren 27an 18:30ean "Ekintza sindikalaren onura emozional eta psikologikoak" online solasaldia antolatu dugu, Kataluniako COS sindikatuarekin batera. Bertan, gaiari buruz hitz egingo du EHUko psikologia departamentuko irakasle eta ikerlaria den Imanol Ulaciak, egiten ari den ikerketa oinarritzat hartuta. Hasierako hitzaldi hori hiru langileren testigantzekin osatuko dugu, guztion arteko solasaldiarekin amaitzeko. Mahai-ingurua gaztelaniaz izango da eta https://labur.eus/MRAbbb loturan jarrai dezakezue. Gonbidatuak zaudete!
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.