2021-06-30 08:58
Nola animatu grebara behin-behinekoa zarenean? Nola esan bai grebari hilabetero jatorrizko herrira dirua bidali behar duzunean? Nola irten kalera, greba egitera, hizkuntza eta eskubideak ere ondo ezagutzen ez direnean? Hamaika jatorritatik sortuak, 37 eguneko greba egin zuen bi multinazional handiren aurrean: Ferrovial Araia eta Michelin. Ezinezkoa zirudiena, egingarria dela erakutsi digute. Bilduma honetan langileen garaipenen kontakizunak jaso ohi ditugu protagonistei egindakoa eskertzeko, egin dutena historiarako idatzita gelditu dadin eta Euskal Herrian zehar euren antzeko egoeran egon daitezkeen beste hainbatentzat eredu izan daitezen.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.