2022-04-12 07:11
2021a ez da iragarpen batzuek zioten bezalakoa izan. Gogora dezagun pandemia iritsi zenean susperraldiak “V” itxura hartuko zuela esaten zela; pronostiko hori, ordea, ezerezean geratu zen koronabirusaren aldaera berrien agerpenarekin. Orduz geroztik egin diren aurreikuspenak aldatuz joan dira denboraren joanaren arabera, covid-aren aldaera berriek ezarritako murrizketen eta maila sozioekonomikoan sortutako zurrunbiloen ondorioz. Horien artean, hornidura-kateko disrupzioak edo prezioen igoera orokorra aipa ditzakegu (gai hau txosten honen puntako gaian jorratzen da). Asaldura horiek guztiek neurri handiagoan edo txikiagoan eragin diote ekonomia globalari.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.