ARGIA.eus

2018ko azaroaren 13a
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.

Plaza!

SORTU KONTUA
Kapitalismoaren logikatik eta baloreetatik ihes egiteko ordua da. Lege injustuei ez ezik, eguneroko ohitura txarrei desobedientzia.
2018-08-16 20:45

Konspiratu, egin, pentsatu, gozatu, mobilizatu. Iraultza Txikien Akanpada. Aditz horiek gorpuzteko hiru eguneko kanpaldia egingo dugu Gipuzkoako Zubieta herrian, irailaren 21etik 23ra. Ideia eta praktikak, buruak eta gorputzak josteko lekua izango da, giro lasai eta alaiean.

 

Besteak beste ondorengoa prestatu dugu:

- Lurrikaren erdian, gu berri bat?

- Jendarte likidoa, militantzia likidoa? Eraginkortasuna, konpromisoa eta antolaketa ereduak.

- Behetik eraldatzen, mugimendu txuri klase ertainekoetatik?

- Eraso matxistak gure espazioetan: trapu zikinak aztergai.

- Zergatik eraso egiten dugu gizonok? Zer egin egiteari uzteko?

- Herri mugimenduen borroka moldeak aztergai: gatazkak, biolentziak eta aliantzak.

- Herri mugimenduak eta instituzioen arteko harremanak, ezinak eta eginak.

- Bizitza burujabetza, alternatibak ezagutzen eta saretzen.

- Procés catalá: Euskal herrigintzarako ikasgaiak.

- Lurraldearen birjabetza: Herri boterea bizitzako espazioak berreskuratzeko.

- Elkarrekin konspiratuz: Piztu ditzagun etxeak eta kaleak!

- Ekitaldia igandean bazkalostean: Erraustegia gelditu zutenei aitortza.

- Igandean, 16:00etan Zubietan, erraustegira martxa Gipuzkoa Zutikek antolatuta.

- Gauero gaubelak.

- Haurrek espazio berezia eta jarduerak izango dituzte asteburua gozatzeko.

 

Bestelako Euskal Herria amesten dugun pertsona eta herri mugimenduei zuzendutako deialdia da. Adin guztietako lagunak batuko gara, zerotik 100 urte arteko gorputzak. Bizitza erdigunean jarriko dugu. Eremu antipatriarkala izango da, antikapitalista, komunitarioa, autoeratua eta autokritikoa, borrokalaria eta alaia. Zatoz esperientzia aberats hau bizitzera!