2018-11-28 11:50

Argitalpen hau merkataritza eta inbertsio hitzarmen-olatu berriaren inguruan azkenengo urteetan zehar OMALetik garatuz joan izan garen ikerketa prozesuaren parte da. Zehazki, 2018ko ekainean argitaratutako “Mercado o democracia. Los tratados comerciales en el capitalismo del siglo XXI” (Icaria, 2018) Gonzalo Fernandezen liburua du oinarri. Koaderno honen helburua hitzarmen-olatu berri honi zentzu global eta estrategiko bat eskaintzea da, Euskal Herri mailan gai honen inguruan eman beharreko artikulazio zein mobilizazio dinamiketarako baliagarria izango delakoan oso.

  • Izenburua: Merkataritza-hitzarmenen olatu berria. Enpresa-blindajea, mehatxu bat gure bizitzentzat.
  • Egilea: Gonzalo Fernandez Ortiz de Zarate.
  • Diseinua eta maketazioa: Alba Onrubia García.
  • Ilustrazioa: Mª José Comendeiro.
  • Argitalpen data: 2018ko Urria.

Deskargatu hemen>>

Gure hastapenetan espainiar estatuan jatorri-etxea daukaten enpresa multinazionalek Latinoamerikan gauzatzen zituzten inpaktuak ikertu eta salatzea zen gure egiteko nagusia. Urteekin, honetaz gain ildo zabalagoak ireki ditugu: merkataritza eta inbertsio hitzarmenak, botere korporatiboarekiko alternatibak, edota enpresa internazionalizazioa sustatzeko politika publikoen azterketa, beti eredu kapitalista hegemonikoarekiko ikuspuntu kritiko batetatik.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!