2019-10-30 14:48

Enpresa-nazioartekotzea gaur egun goraka doan administrazio publikoen apostu bat da, norberaren lurraldean jatorrizko etxea daukaten enpresek merkatuak harrapatzearen bitartez ehun ekonomikoa dinamizatzea helburutzat duena, alegia. Enpresa “propioen” kanpora ateratzearen sustapena gero eta gehiago irudikatzen da azkenengo urteetan pairatzen ari garen krisialdi egoerari aurre egiteko bide pribilegiatu gisa. Apostu estrategiko honetan, megaproiektuek berebiziko rola jokatzen dute, hauen izaera transnazionalizatu eta korporatibizatua dala eta. Megaproiektu hauek inpaktu erabat kaltegarriak eragiten dituzte ezartzen diren lurralde eta komunitateen gain: kutsadura eta inpaktu sozioanbientalak, errepresioa eta herri mugimenduaren kriminalizazioa, ustelkeria, komunitateen lekualdaketa masiboak, etb.

Internazionalizazioaren aldeko apostu hau gure inguruko gobernantza-esparru eta maila guztietan onartzen da, bai europar batasunean, bai estatu mailan, eta baita ere estatuz azpiko gobernuen politika publikoetan modu oso adierazgarrian. Euskal erakunde publikoen kasua da, azkenengo urteetan, maila autonomiko zein foraletan, honako logika politiko-enpresarialak pribilegiatzen ari direlarik espresuki eta modu aktiboan.

Hori horrela izanda, ezinbestekotzat jotzen dogu politika hauen izaera, inpaktuak eta alternatiben inguruko hausnarketa bultzatzea Euskal Herri mailan.

Hausnarketa hau irekitzeko, azaroaren 7 eta 8an Bilbon (EHUko Elkano Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu-Aretoan, Elkano kalea 21) “Megaproiektuak, enpresa-nazioartekotzea eta herri-erresistentziak” Nazioarteko Jardunaldi hauek antolatu ditugu.

Noiz: azaroak 7 eta 8
Non: EHUko Elkano Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu-aretoa (Elkano 21, Bilbo)
Doako izen-ematea hurrengo helbidean: gorka.martija@omal.info

JPEG - 472.2ñKB

Azaroak 7 osteguna

18:30 h. ¿Zein da joko-zelaia? Testuinguru globala, latinoamerikarra eta europarra aztergai

  • Oscar Ugarteche (ekonomilaria, irakaslea eta Ikerlari Titularra UNAMeko Ikerketa Ekonomikoen Institutuan. Behatoki Ekonomiko Latinoamerikarraren koordinatzailea)
  • Amaia Pérez Orozco (ekonomilari feminista, gaur egun Colectiva XXK elkartean dihardu. Subversión feminista de la economía liburuaren autorea)
  • Pedro Ramiro (OMAL - Bakea eta Duintasunaren koordinatzailea. Contra la lex mercatoria liburuaren autorea)

Azaroak 8 ostirala

9:00 h. Megaproiektuak eta enpresa-nazioartekotzea, kapitala eta bizitzaren arteko gatazkaren gako estrategikoak

  • Miriam García-Torres (Ekologistak Martxan)

10:30 h. Inpaktuak eta erresistentziak bizitza eta lurraldearen defentsan: Esperientziak Amerika Latinatik

  • Iberdrola eta Tehuantepec-eko istmoko parke eolikoa (Mexiko). Bettina Cruz (Asamblea de los Pueblos Indígenas del Istmo de Tehuantepec en Defensa de la Tierra y el Territorio)
  • BBVA eta Hidroituango megaproiektu hidroelektrikoa (Kolonbia). Astrid Torres (Corporación Jurídica Libertad)
  • Vale meatze-enpresa eta Brumadinho-ko hondamendia (Brasil). Charles Trocate (MAM Brasil)

13:00 h. Mahai-ingurua: euskal enpresa-nazioartekotzearen errealitatea eta alternatibak

14:30 h. Amaiera

Gure hastapenetan espainiar estatuan jatorri-etxea daukaten enpresa multinazionalek Latinoamerikan gauzatzen zituzten inpaktuak ikertu eta salatzea zen gure egiteko nagusia. Urteekin, honetaz gain ildo zabalagoak ireki ditugu: merkataritza eta inbertsio hitzarmenak, botere korporatiboarekiko alternatibak, edota enpresa internazionalizazioa sustatzeko politika publikoen azterketa, beti eredu kapitalista hegemonikoarekiko ikuspuntu kritiko batetatik.