2020-07-21 10:17

Jenofa Berhokoirigoin (Argia astekariko kazetaria) eta Gorka Martija (OMALeko ikerlaria) Hamaika Telebistako #GureanGaur albistegian elkarrizketatuak izan dira. Bertan COVID-19 -aren testuinguru kritikoan merkataritza-hitzarmenen egoera eta rola aztertzen dute. Transnazionalek tresna hauen erabilera sustatzen ari dira, pandemia eragiten ari den egoera kritikoen gainetik pasatuz.

Gure hastapenetan espainiar estatuan jatorri-etxea daukaten enpresa multinazionalek Latinoamerikan gauzatzen zituzten inpaktuak ikertu eta salatzea zen gure egiteko nagusia. Urteekin, honetaz gain ildo zabalagoak ireki ditugu: merkataritza eta inbertsio hitzarmenak, botere korporatiboarekiko alternatibak, edota enpresa internazionalizazioa sustatzeko politika publikoen azterketa, beti eredu kapitalista hegemonikoarekiko ikuspuntu kritiko batetatik.