2018-12-04 11:56

Datorren abenduaren 13an (osteguna) Bilbon aurkeztuko dugu merkataritza-hitzarmenei aurre egiteko euskal agenda. Agenda honek Euskal Herriko hainbat eragile sozial, sindikal eta herrikoi desberdinek plazaratzen ditugun proposamenak biltzen ditu, gure lurraldean merkataritza-hitzarmen bolada berriari aurre egitea helburu izanda. Modu kolektiboan eta prozesu partehartzaile baten bitartez eraiki ditugu proposamenok; eta orain gure helburua hauek euskal gizarte-ehun osora zabaltzea da, inpunitate korporatiboaren aurkako dinamikak Euskal Herrian bultzatu eta sendotzeko.

  • Tokia: Zirika! (Erronda kalea 12, Bilbo)
  • Data: 2018ko Abenduak 13
  • Ordua: 19:00
  • Hizlariak:
    • Ekaitz Cancela (kazetaria)
    • Irati Sienra (Ipar Hegoa Fundazioa)
    • Gorka Martija (OMAL-Bakea eta Duintasuna)
Gure hastapenetan espainiar estatuan jatorri-etxea daukaten enpresa multinazionalek Latinoamerikan gauzatzen zituzten inpaktuak ikertu eta salatzea zen gure egiteko nagusia. Urteekin, honetaz gain ildo zabalagoak ireki ditugu: merkataritza eta inbertsio hitzarmenak, botere korporatiboarekiko alternatibak, edota enpresa internazionalizazioa sustatzeko politika publikoen azterketa, beti eredu kapitalista hegemonikoarekiko ikuspuntu kritiko batetatik.