ARGIA.eus

2019ko abenduaren 06a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Gure inguruneaz arduratuko den talde interdisziplinar bat, Goierritarron kultura, ohitura, izaera nahiz esentziaz arduratuko dena, Goierriko eta ingurukoen bizi kalitateaz, naturaz eta landa eremuen ezaugarrietaz jardungo dena, borondatez, beren gogoa eta denbora zuei, guztioi eskeiniaz.
2018-09-26 16:53

http://www.aralardokumentala.eus/

https://vimeo.com/288001974   ikusi trailerra

Landarlan Ingurumen Elkarteak eta ON Produkzioak etxeak Aralar, mundua leku den lurra dokumentala osatu dugu, bertako 'ondare natural eta kulturala bere osotasunean' ezagutarazteko asmoz. 
 Gaur Donostian aurkeztu dugu. Proiektua 'Aralar mendia gizartera gerturatzeko leiho bat' izatea nahi dugu, 'ikusleak bertako haran, baso, gaindegi, larre, barrunbe, osin eta haitzarteetan ezkutaturiko altxorrak' ezagutzeko gonbidapena.
Aralarko irudi ikusgarriak jaso dira ikus-entzunezkoan, baina baita hainbat adituren azalpen teknikoak ere. Hala, Aralarren geologia eta ura, fauna eta flora, historiaurrea eta historia hurbila izango dituzte hizpide. Pello Ramirez musikari ordiziarrak egin du soinu banda. 
Zuzendari taldea berriz, Iban Toledo, Garazi Auzmendi, Ion Fontenla eta AloƱa Jauregi goierritarrak.
Estreinaldia, urriaren 18an
 Estreinaldia urriaren 18an izango da, Donostiako Principe aretoan. Hurrengo egun eta asteetan, beste hainbat zine aretotara zabalduko dutgu besteak beste, Beasain, Ordizia, Zumarraga, Tolosa, Tolosa, Bilbo eta Hazparneko zinemetan ikusi ahal izango da.

http://goierri.hitza.eus/2018/09/26/aralar-mundua-leku-den-lurra-dokumentalaren-trailerra/

https://www.berria.eus/albisteak/157179/aralarren_ondare_natural_eta_kulturala_gizarteratzeko_dokumentala_aurkeztu_dute.htm

https://ataria.eus/tolosaldea/1537960789651-aralar-mundua-leku-den-lurra-dokumentala-aurkezpena




Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.