2020-07-06 11:20

Irun eta Hondarribia arteko Mendeluko biribilgunean elkarretaratzea egin dugu, ostegunean handik metro gutxira dagoen GI-636 errepidean hildako langile autonomoa gogoan. Lan heriotzen odolusteak ez duela etenik salatu dugu. Izan ere, ostiralean ere beste langile bat zendu zen, Muxikan kasu honetan, baso lanetan ari zela; eta gaur beste hildako baten berri izan dugu, ekainaren 29an Gasteizen lan istripua izan zuen langilearen heriotzarekin. Azken hau kamioi baten atoitik erori zen, eta zauri larriekin ospitaleratu zuten. 40 dira jada, gutxienez, Euskal Herrian aurten lanean hil egin diren langileak.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.