2020-01-30 13:36

Hego Euskal Herriko lantokiak hustu eta kaleak lepo bete ditugu, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deitutako Greba Orokorraren harira. Piketeak egin ditugu goizean goizetik, eta manifestazio jendetsuak ondoren. Hain zuzen ere, eguerdiko mobilizazioetan 145.000 lagun batu gara: 50.000 Bilbon, 35.000 Iruñean; beste 35.000 Donostian; eta 25.000 Gasteizen. Bilboko mobilizazioan hartu du hitza LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, eta historikotzat jo du eguna.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.