2020-06-26 16:30

Sexu Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren atarian, LABek lan munduan ematen diren diskriminazioak salatu eta anitzak eta askeak garela eta harro gaudela aldarrikatu nahi izan du. Horrela, mobilizazio zaratatsua egin dugu Donostian, ADEGI patronalaren aurrean, “langileak anitzak, aske eta harro. Kalean eta lanean, hautsi normaltasunaren kateak” lemarekin. Sindikatuko kideok neurri sorta bat erregistratu dugu bertan, inolako diskriminaziorik eman ez dadin eta langile guztion eskubideak bermatzeko. Araba, Bizkaia eta Nafarroako patronaletan ere erregistratuko ditugu neurriok datozen egunotan.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.