2019-01-03 12:47

Lan arloko nazioarteko hainbat eragileren babesa jaso dute Huerta de Peraltako grebalariek. Hain zuzen ere, nazioarteko ordezkaritza bat hurbildu da Azkoienera, eta bertan izan da langileekin, greba mugagabearen zazpigarren lanegunean. Azken egunotan izandako jazarpenari buruz aritu dira, baita atzo zuzendaritzarekin izandako bileraren inguruan ere. Mobilizazioek ez dute etenik, eta elkartasun egun bat antolatu dute ostiralerako. Hain zuzen ere,12:00etan manifestazioa egingo dute herrian.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.