2018-10-19 10:59

Erandioko Sanitas Loramendi helduen egoitzako langileak geba mugagabean daude irailaren 17az geroztik, garbiketako lan taldearekin elkartasunean 4 ordutako lanuzteak ari dira egiten egunero. Hamahiru langile daude garbiketa taldean, sukaldea, garbitegia eta solairuetako garbiketa egiteko. 15 urte daramate lanaldi partzialarekin, eta egoera horrek are eta gehiago areagotzen du prekarietatea. Langile hauei lanaldi osoa eman diezaieten ari dira greban, eta lanuzteak indartuko dituzte: bihartik aurrera, 24 orduko greba mugagabeari ekingo diote. Ildo honetan, Erandioko Udalaren aurrean bildu dira gaur, datozen egunetarako aurreikusitako protesten harira.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.