2019-06-18 15:13

Urteko lanaldiaren murrizketa, soldaten doitzea, kontratatutako lanaldien handitzea eta enpleguaren egonkortasuna dira Bizkaiko kiroldegi eta kirol zelaietako langileen aldarrietako batzuk, LAB, ELA eta CCOO sindikatuok babestuta. Horiek lortzeko, lau orduko lanuzteak egiten ari dira gaur eta bihar, 11:00 eta 13:00 eta 17:30 eta 19:30 bitartean. Datorren ekainaren 26an ere egingo dute lau orduko lanuztea, eta ekainaren 27an egun osoko greba. Hainbat kirolgune itxita egon dira gaur goizeko lanuzteekin, bi orduz: Zorrozako igerilekua, Errekaldeko kirolgunea, San Inaziokoa, Azkuna zentrokoa, Atxurikoa, Txurdinagakoa, Artxandakoa, Miribillako igerilekua, La Casillako gimnasioa, Deustuko igerilekua, Abadiñoko kirolgunea, Igorrekoa, Santurtzikoa, Kabiezesekoa, Sakonetakoa...
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.