2019-11-25 10:37

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta elkarretaratzeak egin ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan dauden Lan Ikuskaritzetan, "Saretu, elkartu, salatu eta borrokatu. Lantokietan autodefentsa feminista" leloarekin. Bilbon izan da LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu, eta neurriak exijitu dizkio Lan Ikuskaritzari berari, egoerak berehalako erantzunak behar dituelako. Era berean, dei hirukoitz bat egin du: "Emakumeei, elkartu, saretu eta borrokatzera. Erresistentzia harresia eraikitzera; gizonei, beste aldera ez begiratzeko. Ez izateko konplize; enpresei, protokolo errealak martxan jartzera".
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.