2020-03-27 09:44

Euskal gehiengo sindikalak deituta, mobilizazio eguna bilakatu da ostirala, "Haserre Eguna" leloarekin. Goizean goizetik, Euskal Herriko langileek euren haserrea erakutsi dute lantokietan, osasuna, enplegua eta lan baldintzen defentsan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu ere haserre dagoela nabarmendu du Euskal Telebistan, "Egun On Euskadi" saioan egindako elkarrizketan. Hain zuzen ere, patronalaren neurrira egindako konfinamendu baten aurrean gaudela berretsi du, eta oinarrizkoa ez den zerbitzu oro etetea exijitu du koronabirusaren krisiari aurre egiteko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.