2020-02-12 11:31

Euskal gehiengo sindikalak deituta, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan eserialdia egin dugu, prekarietateak hiltzen duela salatzeko eta erantzuleak seinalatzeko: patronala eta instituzioak. Oihu eta aldarriekin batera, isilunea ere gorde dugu aurten Hego Euskal Herrian hildako 11 langileak eta Zaldibarren lur azpian desagertuta dauden 2 langileak gogoratzeko. Era berean, osteguneko mobilizaziora deitu dugu. Bilbon izango da, 18:30, Arriaga plazan.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.