2020-09-10 15:36

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berri Jokin Bildarratzekin izandako bileraren balorazioa egin du Irati Tobarrek, LABeko Irakaskuntzako ordezkariak: “Gu ez gara pozik atera bileratik. Gure helburua da premiazkoa den hori lortzea; ratioak aztertzea, langileen kolektiboz kolektibo, eta hor gehikuntza bat eman. Baliabideak egoteko dirua behar da, eta aurrekontuetan gora egin behar da. Bada, hau ez da mahai gainean jarri”. Hala, Hitz ederretatik harago, Jaurlaritzak bilerara eduki zehatzik ez duela eraman kritikatu dugu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.