2020-01-28 17:23

Urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak 'Lan, pentsio, bizitza duina' lelopean deitutako greba orokorrak lantokiak husteko helburua du, eta horrekin batera, Euskal Herrian zehar ematen ari diren borroka ezberdinen islada izan nahi du. Horregatik, sindikatu deitzaileek (LAB, ELA, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, Etxalde) eta eragile sozialek (pentsionisten mugimendua, feministak, ekologistak etab) egun osoko ekitaldi eta manifestazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Oraingoz, 101 mobilizazio deituta daude.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.