2019-05-21 13:31

Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan duen egoitzara sartu gara, bertan adinekoen egoitzetan herrialdeko sektoreko hitzarmen duina aldarrikatzeko asmoz. Hain zuzen ere, LABek greba eta borroka deialdia egin du Gipuzkoako helduen egoitzetan, gaur eta larunbata artean gauzatuko duguna. Hala, lehen greba egunean, Aldundiaren egoitza okupatu dugu, bertan denbora luzez egoteko helburuarekin. 11:00etan hasi dugu okupazioa, eta oraindik jarraitzen dugu barruan. Kanpoan, okupazioari babesa emateko, protesta egiten ari gara ere.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.