2019-09-02 15:22

Kontzentrazioa egingo dugu bihar asteartea, irailaren 3an, gehiengo sindikalarekin Lezon. Mobilizazioa 11:30ean izango da, Ipintza poligonoaren sarrerako errotondan.

Abuztuaren 30ean 26 urtetako langile bat hil zen Lezoko Kuluxka enpresan. Hildakoa Recacor enpresako langilea zen eta gurpil neumatiko baten eztandaren ondorioz hil zen. Azken honekin, gutxienez 31 dira urte hasieratik Euskal Herrian lanean hildako langileak.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.