2020-09-15 11:09

EAEko Hezkuntzan deitutako grebaren harira egindako mobilizazioak jendetsuak izan dira Gasteiz, Bilbo eta Donostian, lanuzteen arrakastaren pareko. Hezkuntzan ordezkaritza dugun sindikatu guztiok deituta, kaleak hartu ditugu itzulera seguru eta adostu baten defentsan (ikus irudi galeria). Hezkuntzako langileak Eusko Jaurlaritzari nahikoa dela esateko garaia dela iritzita mobilizatu dira, azpikontrataturiko garbitzaile, jangeletako zein garraioko langileekin batera.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.