2020-09-30 09:11

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk berretsi du Eusko Jaurlaritzaren neurriak patronalaren mesedetan direla, inoiz ez langileak babesteko, Gasteizko Gobernuak atzo aurkeztutako delako berpizte planari buruz galdetuta. Hain zuzen ere, Industria arloan gertatzen ari diren itxiera eta kaleratzei buruz aritu da Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan. "Eredu bera jarraitzen dute kasu guztiek. Diru publiko izugarria jaso duten enpresak dira, eta diru publiko hori enplegu prekarioa sortzeko eta akziodunen poltsikoak betetzeko baliatu dute. Enpresa horiek guztiek, Gestamp, Tubacex, Gamesa edo aeronautikako sektorekoek, kasu, milioi askoko irabaziak izan dituzte eta dibidenduak banatu dituzte. Orain, lehen arazoekin, kaleratzea libre izateko aukera ematen duten lan erreformak baliatuz, ez dute inongo lotsarik langileak kalean uzteko, lan harremanak prekarizatzeko edo soldatak jaisteko", adierazi du. 
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.