2020-06-19 08:27

“Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza!” leloarekin, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileok kalera irten gara ekainaren 19aren etorrerarekin, borrokatzeko arrazoiak soberan ditugulako. Goizean, manifestazioak egin ditugu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta, Bilbon, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza. "Sistema dago gaixo, sistema dago krisian.", nabarmendu du, eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraiki nahi dugula berretsi du, egungo eredua goitik behera eraldatuta. Mobilizazioek jarraipena izango dute arratsaldean, ia 50 herri eta hiritan aurreikusitako manifestazioekin.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.