2019-06-12 11:27

G7ak abuztuan Biarritzen egingo duen gailurraren aurka ari gara mobilizatzen, zenbait dinamika eta plataformen bitartez. Gaur, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! dinamikak antolatuta, Hendaian egindako jardunaldian izan gara. Eguna hitzaldi batekin abiatu da, ATTAC-eko Cuca Hernandez eta OMAL-eko Gonzalo Fernandez Ortiz de Zaratek eskainita. Ondoren, protesta egin dugu Hendaiako hondartzan, G7ko agintarien politikak salatzeko eta ongi etorriak ez direla nabarmentzeko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.