2020-06-19 10:41

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, “Publikoa, funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza” leloarekin, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizatu gara goizean. Bada, arratsaldean, eskualde guztietan egin ditugu mobilizazioak; ia 50 herri eta hiritan. Hala, normaltasunera itzuli nahi ez dugula berretsi dugu, ezta ustezko normaltasun berri batera jauzi egin ere. Izan ere, "ordena berri" hori salbuespen-egoera eta alarma etengabea da langile eta sektore kolpatuenentzat; krisialdi iraunkorra da okerren dauden pertsonentzat. Horregatik, ezinbestekoa da aldaketa sozialean oinarritutako eta pertsona guztien duintasuna eta eskubideak lehen lerroan jarriko dituen eredu baterantz urratsak egiten jarraitzea.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.