2021-03-10 11:45
Mobilizazioa egin dugu Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari eskatu diogu jangeletako langileen ordezkariekin hitz egiteko eser dadila eta zerbitzuaren aldeko apustu garbia egin dezala. Hain zuzen ere, behin eta berriz eskatu izan diogu Hezkuntza Sailari eskola-jangeletako langileen ordezkariekin eseri dadila; ratioak berrikusteari, enpleguari eusteari eta lan-baldintzei buruz hitz egiteko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.