2020-05-25 09:15

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzak sindikatu, patronal eta beste eragilerekin sortutako mahaiari buruz aritzeko. Asteazkenean izango da laugarren bilera, eta LAB bertara ez dela joango aurreratu dute, mahaiak ez baititu langileen interesak defendatzen, kapitalarenak baizik. Argazki huts bat ateratzeko mahaia dela salatu dute, Jaurlaritzak aldebakartasunez hartzen dituelako erabakiak. Nafarroan ere asteazkenean izango da Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren mahaia. Kasu honetan bertan izango gara, baina aipatutako terminoetan: langileak babesteko akordioak gauzatzeko. Halaxe adierazi du LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrerak, agerraldi baten bitartez hau ere.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.