2019-04-24 12:06

Prentsaurrekoa egin dugu gaur Iruñean, Maiatzaren Lehenean egingo ditugun mobilizazio eta ekimenak aurkezteko, Iruñea eta Baionan egingo ditugunak. Imanol Karrera Nafarroako eledunak eta Maider Jauregi komunikazio idazkariak hartu dute parte bertan. Imanol Karrerak azaldu du 12:00etan egingo dugula Hego Euskal Herriko mobilizazioa, eta ekitaldia Iruñeko Gaztelu Plazan izango dela. “Borroka eta ospakizun egun bat izango da, klase elkartasuna aldarrikatzeko baliatuko duguna. Izan ere, kolektiboan datza langile klasearen elkartasuna. Bestalde, gure mobilizazioetan sektore sozial desberdinen borrokak islatzeko ere izango da”, adierazi du.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.