2020-07-02 13:34

Cementos Rezolako langileak mobilizatzen ari dira, ez dagoelako inolako arrazoirik Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienterik (ABEEE) ezartzeko. Hain zuzen ere, langileek aurreko urteetako lan karga bera dute; ekaineko kasuan, iaz baino gehiago, Estatuan dauden hiru lantegietako jarduna batuta. Añorgan, Arrigorriagan eta Malagan ditu plantak Cementos Rezolak, eta, horregatik, ABEEEaren kontrako salaketa Madrilen jarri dugu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.