2019-08-22 16:36

Irun eta Hendaian egiten ari den kontragailurraren sustatzaileen artean dago LAB, G7 EZ! plataformaren baitan. Bada, sindikatuak berak lehen lerrora egin du jauzia topaketen bigarren jardunaldian, eztabaida eta mobilizazioetan eragile aktibo bilakatuta. Hain zuzen ere, kontragailurraren bigarren egunak hainbat interesgune izan ditu, eta horietara eraman ditugu gure aldarriak. Esaterako, eguerdian, Hendaiako McDonald's-en aurrean mobilizazioa eta ekintza sinbolikoa egin dugu, eta, arratsaldean, "Munduaren bukaera, hilabetearen bukaera, borroka bakarra!" solasaldian hartu dugu parte; bietan, Garbiñe Aranburu idazkari nagusia buru izan dugu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.