2022-07-05 09:15
Lehenengoa ekainaren 30ean izan zen, Luiaondon. Furgoneta bateko gidaria trafiko-istripu batean hil zen, antza denez Portugaleteko azoka txikian salmentalanak egin ondoren etxera itzultzen ari zela. Eta bigarrena uztailaren 1ean, Zornotzako Aludium (garai bateko Alcoan). Makineria mantenuan ari zen azpikontrata bateko langile batek bizia galdu du makina gainera erori zaionean. Azken bi hauekin, gutxienez 42 dira urte hasieratik Euskal Herrian hildako langileak. Lehenik eta behin LAB sindikatutik gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu hildakoen senide eta lankideei.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.