2019-08-23 15:34

Kontragailurretik kilometro gutxira, Biarritzetik gertu, LABek, beste eragile batzuekin batera, ekintza egin du Landetako Peyrehorade herriko Bayer-Monsanto enpresan. Bertako sarrera blokeatu dugu, "zuen irabazia gure minbizia" leloarekin. Hain zuzen ere, ekologiaren eta gure osasunaren kontura aberastu nahi dutenen aurrean, bizitza erdigunean jartzeko aldarria egin dugu. Izan ere, estatuek beste alde batera begiratzen dute mutinazionalak tartean daudenean, eta Bayer-Monsanto kapitalismoaren ikurren artean dago. 
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.