2021-12-06 08:59
Abenduaren 3ko gauean, 44 urteko Markinako langile bat hil zen Bergarako Fagor Ederlan lantokian lan istripu ez traumatiko batean. Aurten jada 59 langilek galdu dute bizitza Hego Euskal Herrian euren lanpostuetan, eta horietatik 15ek lan istripu ez traumatiko deiturikoetan, abenduaren 3an B.O.M. Fagor Ederlaneko langile eta LAB sindikatuko afiliatuari gertatu bezala. Gainera, abenduaren 2tik 3rako goizalean, 23 urteko emakume langile bat hil zen lanerako bidean, Cadreitan izandako auto istripu batean.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.